Laugarren baztertua
Valverdek Aurtenetxe baztertzea erabaki du
Erredakzioa
Radio Euskadik aurreratu duenez, Ernesto Valverdek Zornotzako jokalaria baztertzea erabaki du, eta beste talde batera lagatuta joango da.
Jon Aurtenetxe bizkaitarra Ernesto Valverdek baztertuko duen laugarren jokalaria izango da, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez. Athleticeko entrenatzaileak Aurtenetxe beste talde batera lagatuta bidaltzea erabaki duela dirudi.
Jonas Ramalho, Iñigo Ruiz de Galarreta (Mirandesera lagatuta) eta Albizua gazteak pasa den astean baztertzea erabaki zuen Valverdek, eta Jon Aurtenetxe defentsa laugarrena izango da.