Larunbatean, Valladoliden
Gurpegik 300. partida jokatuko du Athleticekin
Erredakzioa
Andosillako jokalariak 2002ko martxoaren 31n egin zuen debuta lehen taldearekin, Villarrealen aurka eta Jupp Heynckesen eskutik.
Carlos Gurpegik bere 300. partida ofiziala jokatuko du Athleticekin, larunbat honetan Valladoliden. 1998. urtean iritsi zen Andosillako jokalaria Lezamara jubenil mailan jokatzeko, eta 2002. urtean egin zuen debuta lehen taldearekin.
Jupp Heynckesek eman zion lehen taldearekin debuta egiteko aukera, martxoaren 31n Villarealen aurka. 2006an bi urtez zigortu zuten jokalari nafarra dopinagatik, eta horren ondorioz, partidarik jokatu gabe egon zen. 2011. urtean izandako lesio larriak ere, jokatutako partida kopurua ez handitzea ekarri zion.
Dena den, Gurpegi bere 300. norgehiagoka jokatzeko atarian dago. Athleticeko aurtengo taldetik Andoni Iraolak soilik gainditzen du lehen taldearekin jokatutako partidei dagokienean. Iraolak, 436 partida jokatu ditu Athleticekin.