Lesioa
San Josek bihurritu egin du ezker orkatila
Erredakzioa
Nafarroako zentralak goizeko lan saioa utzi behar izan du, oso minduta. Valladoliden aurkako neurketara sendatuta heltzeko oso zail izango du.
Mikel San Jose Athleticeko jokalariak bihurritu egin du ezker orkatila Lezamako entrenamenduan, eta Valladoliden aurka bere parte hartzea zalantza izango da, azken unera arte.
Nafarroako jokalariak hasierako hamaikakoan jokatuko zuela zirudien, baina lan saioa oso minduta utzi behar izan du. Badirudi bere tokia Borja Ekizak hartuko duela, larunbatean, Jose Zorrila estadioan.
Athleticeko medikuek, ezker orkatileko kanpoko lotailuan bihurritua duela konfirmatu dute, eta Ernesto Valverde bere bilakaeraren zain egon beharko da.