Bilbora
Mikel Ricok Granadako taldekideak agurtu ditu
Erredakzioa
Jokalari bizkaitarrak taldekideak agurtu ditu goizean. Badirudi Athleticek eta Granadak akordioa 3 milioi eurotan itxi dutela.
Mikel Rico erdilaria Athleticetik oso gertu dagoela aurreratu du Radio Euskadik. Bizkaitarrak Granadako taldekideak agurtu ditu goizeko lan saioan, eta Bilbora bidea dago. Akordioa hiru milioi eurotan itxi omen dute Andaluziako taldeak eta Athleticek.
Granadak akordioa ia itxita dagoela baieztatu du
Juan Carlos Cordero Granada taldeko kirol zuzendariak akordioa izteko oso gutxi falta dela aitortu du. Athleticek eta Andaluziako taldeak negoziaketak intentsifikatu dituzte azkenengo orduetan, eta Mikel Rico Bilbora helduko da.
Erdilari bizkaitarra ez da Lucas Alcarazen aginduetara egon, goizeko lan saioan, eta aldageletan taldekideak agurtu ditu.