Itxi

Abuztuaren 21ean

San Mamesek ehun urte beteko lituzke gaur

Erredakzioa

'Katedrala' 1913ko abuztuaren 21ean inauguratu zen. Gaur egun, iparreko soilik geratzen da zutik, baina ondorengo egunetan botako dute harmail hau ere.

San Mamesen artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

2013ko ekainaren 6an hasi ziren San Mames behera botatzen, Katedralak 100 urte bete baino bi hilabete lehenago. Gaur, 2013ko abuztuaren 21ean, ehun urte beteko lituzke San Mamesek.

1913ko abuztuaren 21ean izan zen San Mames zelaiaren inaugurazioa. Lagunarteko txapelketa jokatu zuten Athleticek, Real Racing Club de Irunek, eta Sheperd's Bush talde ingelesak. Txapelketa hau ikusten gertura ziren 7.000 zaleek (3.000 eserita) San Mamesen sartu zen lehen gola ikusteko aukera izan zuten. Rafael Moreno 'Pichichi'k sartu zuen Katedralaren historiako lehen gola.

Ehun urte pasatu dira, eta gaur egun iparreko harmailaren zati bat bakarrik geratzen da zutik. Hala ere, ondorengo egunetan botako dute behera.

San Mamesen 100. urteurrena betetzen den egunean, Unai Larrea kazetariak egin duen 'Un siglo y 90 minutos' dokumentala estreinatuko dute Bilboko Guggenheim museoan. Dokumental honetan, futbol munduko jokalari askok San Mamesen jokatzea zer zen deskribatu dute. Johan Cruyff, Iker Casillas, Xavi Hernandez, Vicente del Bosque, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, Jose Angel Iribar, Rafa Iriondo, Txetxu Rojo, Julen Guerrero, Joseba Etxeberria eta Angel Maria Villar jokalari handien bizipenak jaso dituzte bertan.

Albisteak (2)