Osasunaren aurka
20.000 zuri-gorri egongo dira Anoetan
Erredakzioa
Osasunaren aurkako partidara ia 20.000 zale zuri-gorri joango direla baieztatu du Athleticek. Guztira 328 autobus irtengo dira BECetik.
Athleticek 20.000 zale zuri-gorri Anoetara joango direla baieztatu du. Bilboko klubak Osasunaren aurka ligako bigarren jardunaldia jokatuko du, etxeko talde gisa, eta Donostiako estadioan jokalariak ondo babestuta egongo direla adierazi du Josu Urrutiak.
"Zaleak bertan egoteak gutxiagotu egingo du egoera arraroa" esan du Athleticeko presidenteak Mikel Ricoren aurkezpenean. Guztira, 328 autobus itengo dira Barakaldoko Bilbao Exhibitio Centerretik.
Aurreneko autobusak 13:00etan irtengo dira, eta azkenak 20:00etan. Guztiak partida bukatu ostean itzuliko direla konfirmatu du Bizkaiko taldeak.
Gainera, Anoetan ez dela txartelik salduko argi utzi nahi izan du Athleticek. Hala ere, txartela erreserbatu ez duten bazkideek txarteldegi bat irekita izango dute, nahi izanez gero.