Itxi

2-0 Osasunari

Valverde: 'Sei puntuez gozatzera goaz, baina bada zer hobetu'

Erredakzioa

Bilbotarren entrenatzaileari ez zaio batere gustatu Osasunak zenbait minututan Athletic "atzean sartuta" izatea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea "gustura" agertu da Osasunaren aurka liga txapelketako bigarren garaipena jarraian lortu ondoren. Valverderen ustez, "sei puntuez gozatzeko garaia da", baina, horrekin batera, "hobetu beharreko gauzak" daudela adierazi du.

"Sufritu egin dugu, baina jakin badakigu inork ez duela ezer oparitzen. Partida gogorra izan da. Onena giroa izan da, zoragarria, eta emaitza. Gauza asko dazkagu oraindik hobetzeko", esan du entrenatzaileak. Ildo horretatik jarraituta, partidaren zenbait momentutan Osasunak Athletic "oso atzean sartuta" eduki duela onartu du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)