Itxi

Datorren asteazkenean

Athleticek eta Amorebietak lagunartekoa jokatuko dute, Urritxen

Redacción

Ernesto Valverderen gizonek lagunarteko bat jokatuko dute Ligako erritmoa ez galtzeko. Helburua Celtaren aurkako neurketa prestatzea izango da.

Athletic. Argazkia: EFE

Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Amorebietaren aurka, irailaren 11an. Ligak etenaldia izango du asteburuan eta zuri-gorriek Celtaren aurkako norgehiagoka prestatzeko jokatuko dute Urritxen. Amorebietak agur esan dio Errege Kopari, Brakaldoren kontra 1-0 galdu ondoren.

Atzo aurrenekoz zapaldu zuten San Mames berriko soropila, eta irailaren 13an Athleticek beste entrenamendu bat egingo du. Lan saioa ateak irekita izango da, eta bazkideek estadio berria ezagutzeko aukera izango dute.

Albisteak (3)