Gaur, 19:15ean
Hirugarren Ohiko Batzar Nagusia Josu Urrutiarentzat
Erredakzioa
Presidenteak arazorik gabe gaindituko omen du hitzordua. Taldea goera onean dago, ekonomi arloan eta baita kirol arloan ere.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak bere hirugarren Ohiko Batzar Nagusiari egingo dio aurre gaur, Arriaga Antzokian (19:15ean). Taldea egoera onean dago, ekonomi arloan eta baita kirol arloan ere.
Javi Martinezen agurrari esker 35 milioi euroko superabita izan zuen klubak aurreko denboraldian, eta une honetan Europa Ligako postuetan da Ernesto Valverderen taldea. Gauzak horrela, Marcelo Bielsaren oroitzapenak bakarrik izan dezake eragina asteleheneko hitzorduan.
Hala ere, Josu Urrutiak arazorik gabe gaindituko omen du batzarra. Gainera, presidente zuri-gorriak Mediaprorekin lortutako akordioaren berri emango die bazkide konpromisarioei: Produkzio etxeak ia 11,5 milioi euro ordainduko dizkio Athletici.