Adierazpenak
Aduriz: 'Garrantzitsuena golak egitea da'
Erredakzioa
Aurrelari zuri-gorriak oraindik ez du golik eskuratu du denboraldi honetan, baina 'lasai' dagoela onartu du, bolada kaskarrari amaiera emateko gogoarekin.
Aritz Aduriz aurrelariak oraindik ez du golik lortu denboraldi honetan, baina Athleticek zortzi neurketatan 13 gol eskuratu ditu. "Garrantzitsuena golak egitea da, ez golegilearen izena", esan du gipuzkoarrak.
"Gol horiek eskuratu ez bagenitu kezkatuago egongo nintzateke, garrantzitsuena taldeak irabaztea baita eta horretarako golak behar dira. Egia da partida batzuetan golak falta izan direla, eta horietan amorrua eman dit", esan du Adurizek.
Donostiako aurrelariak kritikak onartzen dituela esan du, futbolaren "zirku txiki" honetan normalak baitira. Bolada kaskarrari amaiera emateko gauzak "lasai" hartu behar direla onartu du.
"Iritziak alde batera utzi behar dira, positiboak eta negatiboak. Horrelako egoerak bizi ondoren, badakit itsututa egoteak ez duela ezertarako balio. Onena xehetasun txikietan kontzentratzea eta lan egiten jarraitzea da", azaldu du Aritz Adurizek.
Guillermo Fernandez gazteak sei gol lortu ditu Bilbao Athleticekin, eta lehenengo taldearekin jokatu dituen lagunartekoetan maila ona erakutsi du. Adurizen ustez "oso postiboa" da harrobiko jokalariek maila hori erakustea.