Itxi

Gaur, 22:00etan

Ernesto Valverde, baikor Getafen irabazteko

Erredakzioa

Valverderen gizonek neurketa garrantzitsua jokatuko dute Getaferen aurka, etxetik kanpora. Iraola minduta dago, eta bere ordez De Marcosek joka lezake eskuin hegalean. Munian, azken orduko baja.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Getafek eta Athleticek Europako postuetan jarraitu nahi dute, eta bietako batek aurrerapauso garrantzitsua emateko abagunea izango du. Ernesto Valverderen gizonek Getafe sailkapenean gainditzeko, eta Txapeldunen Ligako postuetatara gerturatzeko aukera izango dute.

Europako postuetan sendo jarraitzea da zuri-gorrien helburu nagusia, baina horretarako Alfonso Perez estadioan garaipena lortu beharko dute. Etxetik kanpora jokatu dituzten azkenengo hiru neurketak galdu egin ditu Athleticek, baina San Mamesen 12 puntuetatik 10 batu ditu. Lehenengo jardunaldian, Bizkaiko taldeak Valladolidi irabazi zion, baina ordutik ezin izan du etxetik kanpora garaipenik lortu.

Andoni Iraolak lesioa txikia izan du bizkarrean, eta azkenengo ordura arte zalantza izango da. Bere postua Oscar De Marcos arabarrak hartu lezake, eskuineko hegalean.

Mikel San Jose sendatu egin da, eta Ibai Gomez eta Kike Sola Bilbon geldituko dira, lesionatuta. Mikel Balenziagak esker hegalean errepikatuko du.

- Ustezko hamaikakoak:


Getafe: Moya; Valera, Rafa, Lisandro, Roberto Lago; Borja, Mosquera; Pedro Leon, Sarabia, Diego Castro; Colunga.

Athletic: Iraizoz; Iraola edo De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, De Marcos edo Beñat; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)