Zorte txarra
Kike Sola, berriro ere lesionatuta
Erredakzioa
Levanteren kontrako partidarako Laporteren eta Balentziagaren parte hartzea zalantzazkoa da.
Kike Sola Athleticeko aurrelaria lau aste egon zen bajan, ezker hankako barne bikian haustura bat izan zuelako. Irailaren 5eko entrenamenduan egin zuen.
Orain berriro ere bajan da, ez da ondo sendatu irailean izandako lesioatik.
Bestalde, Atleticoren kontrako neurketa minduta amaitu zuten Balentziagak eta Laportek. Zaintiratu arina du ezker orkatilan Mikel Balenziagak eta Aymeryc Laportek mina du ezker hankako koadrizepsean.
Bi defentsen parte hartzea Levanteren kontrako neurketankolokan dago.