Kanporaketaren inguruan
Aduriz: 'Simaoren simulazioa ona izan zen'
Erredakzioa
Donostiako aurrelariari txartel gorria atera zion Fernandez Borbalan epaileak, Simaori ustez bultza egiteagatik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aritz Aduriz aurrelariari txartel gorria atera zion Fernandez Borbalan epaileak, Simaori ustez bultza egiteagatik. Levanteko jokalariak bere burua lurrera bota zuen argi eta garbi. Adurizek onartu zuen bere hitzen tonua ez zela egokia izan, baina kanporaketa injustoa zela ere.
Levanteren kontrako neurketan Aduriz protagonista izan zen. Ahaleginak saria izan zuen neurketaren 84. minutuan: Iturraspek erdiraketa bikaina egin zueb eta Aritz Adurizek sekulako gola sartu zuen buruz. Handik gutxira, aurrelari donostiarrari txartel gorria atera zio epaileak, aurkari bati ustez heltzeagatik.