Urriaren 27an lesionatu zen
Ruiz de Galarretari ebakuntza egin diote, 'arazorik gabe'
Erredakzioa
Erdilariari artroskopia egin dio Mikel Sanchez doktoreak Gasteizen eta "Athleticeko osasun zerbitzuak ere" ebakuntzan izan dira.
Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticek Mirandesi utzitako jokalariari ebakuntza egin diote ostegun honetan. Ebakuntza "arazorik gabe" joan da. Ruiz de Galarretak lesio larria egin zuen Mirandes-Numantzia partidan, urriaren 27an.
Athleticek emandako informazioaren arabera, erdilariari artroskopia egin dio Mikel Sanchez doktoreak Gasteizen. Ebakuntza horretan "Athleticeko osasun zerbitzuak ere egon dira".
Galarretak azken urtean pairatzen duen bigarren lesio larria da: 2012ko arriaren 21ean haustura berdina izan zuen ezkerreko belaunean, Bilbao Athleticekin jokatutako partida batean. Orduan zazpi hilabete eman zituen bajan, 2013ko maiatzean berriro jokatzeko moduan egon zen arte.