Itxi

Gaur, 22:00etan

Zuri-gorriek hiru puntuak lortu nahi dituzte, Malagan

Erredakzioa

Gurpegi deialditik kanpo geratu da azkenean. Valverdek Aritz Aduriz zigortuaren postua betetzeko jokalari bat hautatu beharko du. Guillermo gaztea hasierako hamaikakoan egon daiteke, berriz ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek neurketa oso garrantzitsua jokatuko du gaur, 22:00etan, Malagaren aurka. Txapeldunen Ligako postuetatik gertu jarraitzeko, zuri-gorriek garaipena bai ala bai lortu beharko dute, Vila-realek Levanteren aurka irabazi ondoren.

Ernesto Valverdek hasierako hamaikakoan aldaketa ugari egingo dituela dirudi. Carlos Gurpegi eta Aymeric Laporte minduta daude. Nafarrak izterrean gainkarga du, eta deialditik kanpo geratu da azkenean; frantziarrak, berriz, ezkerreko izterrean kolpea hartu zuen, Levanteren kontra, baina Valverdek hautatuen zerrendan sartu du.

Gainera, Borja Ekizak kolpea hartu zuen hankan, eta Valverdek zentral postua betetzeko arazoak izan ditzake.

Aritz Adurizek bi norgehiagokako zigorra jaso du, eta Athleticeko entrenatzaileak aurrelari posturako jokalari bat hautatu beharko du.

Guillermo Fernandez gazteak hasierako hamaikakoan egoteko aukera izango du, berriz ere. Hala ere, Ernesto Valverdek Muniain eta Toquero aurrelari gisa jartzeko probak egin ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Caballero; Angeleri, Sergio Sanchez, Weligton edo Chen, Antunes; Fabrice, Darder, Tissone, Eliseu; Portillo eta Santa Cruz.

Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Muniain; Herrera, Guillermo eta Ibai Gomez.

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)