2017ra arte
Athleticek Ibai Gomezen kontratua berritu du
Erredakzioa
Josu Urrutiak kontratuak berritzen jarraitzen du. Iraolaren eta Gurpegiren kontratuak berrituta, azkena Ibai Gomezen txanda izan da; Santutxukoa 2017ra arte egongo da Bilbon.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic Clubek Ibai Gomez jokalariaren kontratua luzatu du. 2017ko ekainaren 30era arte izango da talde zuri-gorriko jokalaria, eta 35 milioi euroko etete klausula izango du.
Ibai Gomez, Andoni Iraola eta Carlos Gurpegi jokalarien kontratuak berrituta, hurrengoa Iker Muniainen txanda izango omen da.
FITXA PERTSONALA
Ibai Gomez Perez
Bilbo (Bizkaia) 1989-11-11
1,77 m - 72 kg
Aurrelaria
Debut eguna: 2010-10-17
Athletic Club 2 Real Zaragoza 1
Beste hiru urtez kluberik onenean! Zoriontsu dudan pribilegioarengatik. Eskerrik asko guztioi! #goazenathletic! pic.twitter.com/2s6nb9fQpN
— IBAI GÓMEZ (@ibaigomez) diciembre 12, 2013
@ibaigomez "Pozten naiz Iraola eta Gurpegiren kontratu berritzeaz da @IkerMuniain19 hurrengoa den" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) diciembre 12, 2013