Derbia Donostian
Athleticek 2011n lortu zuen azken garaipena Anoetan
Erredakzioa
Bi taldeek 66 aldiz neurtu dituzte indarrak Donostian: Realak 32 garaipen eta 110 gol lortu ditu; zuri-gorriek, berriz, 19 garaipen eta 88 gol. 15 partida berdinduta amaitu ziren.
Athleticek Anoetara egindako azken 10 bisitetatik seitan punturen bat ateratzea lortu du. 2001etik, lau garaipen, bi berdinketa eta lau porrot jaso ditu Donostian.
2001ako urtarrilaren 14an, mendeko Reala-Athletic lehen derbian, bilbotarrak 0 eta 2 gailendu ziren Joseba Etxeberriak egindako golei esker. Urtebete geroago, 2001-2002 denboraldian, beste garaipen bat erdietsi zuten: 1-3 (Khokhlov/Urzaiz eta Tiko).
2006-2007 denboraldian ere garaipena lortu zuten zuri-gorriek. Bi golak Andoni Iraolak egin zituen. Laugarren garaipena duela bi urte eskuratu zuten, Marcelo Bielsaren lehen urtean; Athleticek 1 eta 2 irabazi zuen. Bizkaitarren bi golak Fernando Llorentek egin zuen, eta donostiarrena, Iñigo Martinezek.
Beste bi partidatan puntu bakarra atera zuten bizkaitarrek: 2003-2004 denboraldian bana egin zuten (Nihat/Yeste) eta 2005-2006an hiruna (Nihat 2 eta Skoubo/Aduriz 2 eta Iraola).
Azken 13 urteetako lehen garaipen txuri-urdina 2002-2003an izan zen: 4-2 (Nihat 2, Karpin eta Kovacevic/Gurpegui 2).
Ondoren, donostiarrak 2004-2005ean nagusitu ziren (Nihat 2 eta Gabilondo/Ezquerro eta Urzaiz). Azken bi garaipenetan 2 eta 0 gailendu dira gipuzkoarrak: 2010-2011n San Josek bere atean eta Xabi Prietok penaltiz egindako golei esker, eta 2012-2013an Griezmannen eta Velaren golei esker.
Bi taldeek 66 aldiz neurtu dituzte indarrak Donostian: Realak 32 garaipen eta 110 gol lortu ditu; zuri-gorriek, berriz, 19 garaipen eta 88 gol. 15 partida berdinduta amaitu ziren.