Protagonista San Mamesen
Mikel Rico: "Oilo-ipurdia jarri zait"
Erredakzioa
Arrigorriagako jokalariak bi gol ikusgarri lortu zituen Betisen kontra, eta San Mamesek txalo artean agurtu zuen.
Athleticek 2-0 irabazi zuen Betisen aurkako final-zortzirenetako itzulerako norgehiagoka, eta talde zuri-gorriak Kopako final-laurdenak jokatuko ditu, Atletico Madrilen kontra.
Partidak protagonista bat izan zuen: Mikel Rico. Joanekoan 1-0 irabazi zuen Sevillako taldeak, Benito Villamarin zelaian, baina atzo Ricok bi gol ikusgarri lortu zituen San Mamesen, eta zuri-gorriek kanporaketa irauli zuten.
Erdilariak berdegunea txalo artean utzi zuen, eta 'oilo-ipurdia jarri zait', esan zuen gero. "Athleticeko zalea izanda San Mamesetik txalo artean irtetea oso polita izan da", adierazi zuen Ricok.