Itxi

Lesioa

Toquerok ez du Valladoliden aurka jokatuko

Erredakzioa

Susaeta, bestalde, jokatzeko prest dagoela eman du, baina ez ordea Muniain. Gauzak horrela, Guillermo Valverderen deialdia izango da ia seguru.

Gaizka Toqueroren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gaizka Toquerok ezin izango du asteleheneko Valladoliden aurkako partida jokatu (22:00etan). "Osteguneko lan saioan kolpea jaso zuen ezker izterrean, muskulu barneko odoljarioa eragin diona. Baja da eta epea hematomaren bilakaeraren arabera izango da", dio Athleticen medikuaren parteak.

Susaeta, bestalde, jokatzeko prest dagoela eman du, baina ez ordea Muniain. Kopako partidarako osatzea da nafarraren helburua. Gauzak horrela, Guillermo Valverderen deialdia izango da ia seguru.

Albisteak (3)