Itxi

Asteeazkenera arte

Merezitako bi atseden egun

Erredakzioa

Urtarrilean astero bi partida jokatu eta gero Ernesto Valverdek bi atseden egun eman dizkie jokalariei.

Merezitako bi atseden egun eman ditu Valverdek

Athleticek urtarrila gogorra izan du, Ligako partidak igandero jokatu ditu eta Kopakoak asteazkenero. Bi partida astean eta aurkari indartsuen kontra.

Hori dela eta Ernesto Valverde entrenatzaileak, Real Madrilen kontrako partida eta gero, bi atseden egun ematea erabaki du. Beraz, asteazkenean bueltatuko dira lanera zuri-gorriak, ateak irekita egingo dituzte lan-saio guztiak, goizez.

Athleticek hurrengo neurketa astelehenean da Vigon, Celtaren kontra.

Albisteak (3)