Lehiaketa Batzordea
Hiru partidako zigorra Cristiano Ronaldorentzat
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak zigor hau ezarri dio Real Madrileko jokalariari San Mamesen Athleticen aurka ikusi zuen txartel gorriagatik.
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak hiru partidako zigorra ezarri dio Cristiano Ronaldori San Mamesen Athleticen aurka ikusitako txartel gorriagatik.
Zigor hau Ligako partidetan bete beharko du Real Madrileko jokalariak, baina Errege Kopako partidak jokatzeko ez du inolako arazorik izango. Real Madrilek helegitea aurkeztuko du Cristianoren zigorra murrizteko.