Itxi

Lesionatuta

Ibai Gomez ia bi hilabetez egongo da jokatu gabe

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak haustura du eskuin hankako bizeps femoralean, eta 6-8 aste egongo da bajan.

Ibai Gomez, 6-8 astez baja. Argazkia: EFE.

Ibai Gomezek haustura du eskuin hankako bizeps femoralean, eta 6-8 astez egongo da jokatu gabe. Athleticeko jokalaria Lezaman egindako entrenamendu batean lesionatu da, giharretan.

Ernesto Valverde entrenatzaileak baja garrantzitsua dela esan du: "jokalari garrantzitsua da, golak egiteko garantia". Entrenamenduko ariketa batean lesionatu da Ibai.

Gaizka Toquero eta Aymeric Laport normaltasunez entrenatu dira, ez ordea Beñat, lunbalgia du oraindik.

 

Albisteak (1)

Bideoak (2)