Itxi

Gaur, 20:30ean

Athleticek ezin du San Mamesen huts egin

Erredakzioa

Granada hartuko du Athleticek San Mamesen, Txapeldunen Ligako postua sendotzeko puntuak lortzeko helburuarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek Granada hartuko du, gaur 20:30ean, sailkapeneko laugarren postua sendotzeko puntuak lortzera eta joko ona berreskuratzera behartuta. Bi aurkari ditu atzean, Txapeldunen Ligarako bide sendoa egiten ari direnak: Vila-real eta Reala. Zelaian ez da anbulantziarik egongo, greban daudelako.

Granadan ere puntuak behar ditu, jaitsiera postuak bost puntura dituelako, eta azken bost partidetatik lau galdu dituelako. Athleticek, bere aldetik, Betisi irabazi zion azken jardunaldian, baina ez zuen nagusitasunik erakutsi. Lehenago, partida onak egin arren, Espanyolen aurka galdu zuen (emaitza txar bakarra), eta Real Madrilen eta Celtaren kontra berdindu.

Ernesto Valverdek prest izango ditu Aymeric Laporte, azken jardunaldian lesionatuta, eta Aritz Aduriz, zigortuta. Gainera, Beñat Etxeberria eta Gaizka Toquero, azkenean, ez daude deialdian. Mikel Rico bere talde ohiaren kontra arituko da.

Ibai Gomez da zuri-gorrien baja bakarra. Golegilea entrenamendu batean lesionatu zen, eta 6-8 astez egongo da jokatu gabe.

Granada, porroten bolada txarrean egon arren, pozik atera zen azken partidutik. Valentziak irabazi zion, Mestallan, baina jokoz kanpoko gol batekin eta luzapenean sartutako beste batekin.

Alcaraz entrenatzaileak bost baja izango ditu taldean: Jeison Murilo eta Tiago Ilori atzelariak, Fran Rico erdilaria, eta Odion Ighalo eta Francisco Medina 'Piti' aurrelaria. Momentu onean dago Piti, baina azken entrenamenduan lesionatu egin da.

Dimitri Foulquierrek eta Michael Pereirak Piti ordezkatzeko aukerak dituzte, baita Diego Buonanottek eta Dani Benitezek ere. Bryan Angulok, ezker hegalean titularra, atzamarra babestuta jokatuko du.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Muniain; eta Aduriz.

Granada: Roberto; Nyom, Mainz, Coeff, Angulo; Iturra; Foulquier, Fatau, Recio, Brahimi; eta El Arabi.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)