Bilakaeraren zain
Kike Sola lesionatu egin da
Erredakzioa
Athleticeko aurrelariak lesio muskularra du, eta bilakaeraren zain dago.
Kike Solak, Athleticeko aurrelariak, lesio muskularra du ezker hankako izterraren atzealdean. Athleticeko zerbitzu medikuek froga osagarriak egingo dizkiote, lesioa hobeto ezagutzeko eta tratamendua prestatzeko. Bilakaeraren zain dago, beraz, aurrelaria.
Athleticeko jokalaria goizeko entrenamenduan lesionatu da, Granadari irabazitako partidaren biharamunean. Solak ez zuen Granadaren aurka jokatu.