Itxi

Prentsaurrekoa

Iraola: 'Sariak denboraldiaren amaieran jasotzen dira'

Erredakzioa

Atzelari zurigorriaren ustez, "irakurketak astetik astera aldatu egiten dira" eta "oraindik partida asko jokatu behar dira, urrezko puntuak jokoan daude".

Andoni Iraola, Espanyolen aurkako partida batean. Efe.

Andoni Iraolak onartu egin du Athletic sasoiko dela, batez ere azken jardunaldian lortutako garaipenak laugarren postua sendotu duelako, eta talde bilbotarrak sei eta zazpi puntu bitarteko aldea ateratzen dielako sailkapeneko bosgarrenari eta seigarrenari. Hala ere, "sariak denboraldia amaitzean" banatzen direla ohartarazi du jokalariak.

Halaber, Iraolak azpimarratu egin du Athleticentzat "polita" litzatekeela datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzea. 16 urte pasa dira zuri-gorriek lehen aldiz Txapeldunen Liga jokatu zutenetik, eta jokalariak 11 daramatza Athleticen.

Atzelariak argi utzi nahi izan du "irakurketak astetik astera aldatu" egiten direla eta "oraindik partida asko jokatu behar dira, urrezko puntuak jokoan daude".

"Jakin badakigu talde ona izateko lan egin behar dugula, intentsitateari eutsiz. Hori da egiten ari garena eta bide horri jarraitu behar diogu; izan ere, presioa gero eta handiagoa da eta puntuek gero eta balio handiagoa dute", azaldu du.

Albisteak (3)