Demanda epaitegietan
Santa Monica auzitara eraman du Athleticek 3 milioiko zorra batengatik
Erredakzioa
Telebista eskubideen ustiapen enpresaren kontrako demanda bat aurkeztu du, ez dituelako 'konpromisoak bete'.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek Grupo Santa Monica Sports enpresaren aurkako demanda aurkeztu du epaitegian, telebista eskubideen ustiapen enpresak 3 milioi euroko zorra duelako taldearekin, Josu Urrutia presidenteak prentsaurrean adierazi duenez.
Santa Monicaren zorra 2 milioikoa da, baina taldeak ez du aurtengo uste dirua ordainduko duenik, eta 3 milioikoa izango omen da denboraldia bukatzean. "Athleticek beti betetzen ditu bere konpromisoak, eta besteek eurenak betetzea espero du. Betetzeko denbora eman dugu, baina gure interesak defendatzen ari gara, eta oraingoan ez dugu beste aukerarik izan", esan du presidenteak.
Beste aldetik, Eurokopa 2020 hartzeko San Mamesen hautagaitzari buruz hitz egin du Josu Urrutiak. Athletic Bilboko Udalarekin, Bizkaiko Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzekin eta Kutxabakekin "batera" joango da hautagaitzaren alde.