Itxi

Astelehenean, 22:00etan

Txapeldunen Liga, Madrigalen jokoan

Erredakzioa

Vila-realek eta Athleticek puntu garrantzitsuak izango dituzte jokoan. Zuri-gorriek garaipena lortzen badute aurrerapauso handia emango dute laugarren postua erdiesteko.

Iker Muniain eta Toquero. Argazkia: EFE

Athletic eta Villareal taldeen arten zazpi puntu daude sailkapenean, beraz, Ernesto Valverderen gizonek garaipena lortzen badute hamar puntura utziko dute aurkari zuzen bat.

Garaipena etxean geratzen bada aldea murriztuko litzateke lau puntura eta Ligako azken txanpan hautagai gehiago egongo lirateke laugarren posturako.

Bizkaitarrak sasoian dira, momentu onean heltzen dira partidara, azken neurketan, Mestallan, bana egin zuten. Vila-real, ordea, ez dago sasoiko, bai joko aldetik eta bai emaitzengatik Marcelinoren taldea ez dago fin.

Sailkapena ikusita berdinketa ona izan daiteke Athleticentzat, baina hiru puntuak nahi dituzte zuri-gorriek, eta horretarako Iker Munian eta Guillermo prest izango dira, nahiz eta aste honetan arazo fisikoak izan biak.

Hamaikakoari dagokionez Valverdek zalantza gutxi dituela dirudi. Zalantza argiena defentsan dago, eskuin hegalean Andoni Iraola edo Oscar de Marcos aritu daitezke. Beraz, hori erabakita honako gizonak zelairatu dezake Madrigalen: Iraizoz, Gurpegui, Laporte, Balenziaga, Iturraspe, Rico, Susaeta, Herrera, Muniain y Aduriz.

Ustezko hamaikakoak

Villarreal: Asenjo; Mario, Musacchio, Gabriel, Jaume Costa; Bruno, Pina, Oliver, Cani; Uche eta Gio.

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Muniain; eta Aduriz

Epailea: José Luis Gonzalez Gonzalez

Futbol-zelaia: Madrigal

Ordua: 22.00.

Albisteak (1)

Bideoak (2)