Itxi

Lesioa

Gurpeguik hiru hilabete emango ditu bajan, ebakuntza egin ostean

Erredakzioa

Atzelari nafarrari kirurgia artroskopikoa egin diote Gasteizko San Jose Ospitelean, eta bertan egongo da asteazkena edo osteguna arte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carlos Gurpegui Athleticeko kapitainiari ebakuntza egin diote Gasteizen, eskuineko belaunean. Medikuen arabera, hiru hilabete beharko ditu nafarrak sendatzeko. Ondorioz, denboraldiaurrera arte itxaron beharko du gainontzeko taldekideekin entrenatzen hasteko.

Gurpegi martxoaren 22an lesionatu zen, Athleticek eta Getafek San Mamesen jokatutako partidan.

Atzelari nafarrari kirurgia artroskopikoa egin diote Gasteizko San Jose Ospitelean, eta bertan egongo da asteazkena edo osteguna arte, Athleticek bere webgunean aditzera emandakoaren arabera.

Ebakuntzan, garbiketa egin diote eskuineko belauneko artikulazioan. Bere ibilbide profesionalean, Gurpegiri bi ebakuntza egin dizkiote bi belaunetako lotailuetan.

Albisteak (1)

Bideoak (1)