Itxi

Gaur, 22:00etan

Athleticek laugarren postua defendatuko du Caparrosen Levanteren aurka

Erredakzioa

Valverdek zenbait baja ditu Valentzia aldean jokatzeko, batez ere defentsan: Carlos Gurpegik eta Aymeric Laportek ezin izango dute partida jokatu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek laugarren postuari eusteko eta postu horretan sendo jarraitzeko ahalegina egingo du astelehenean Joaquin Caparrosen Levanteren aurka jokatuko duen partidan. Zuri-gorriek ia itzuli osoa daramate laugarren postuan.

Talde bizkaitarrak ez du zerikusirik duela lau urte Caparrosek entrenatu zuenarekin. Ernesto Valverderen taldea azken hamarkadetako denboraldirik onena egiten ari da, Javier Clemente 80ko hamarkadan zuri-gorrien entrenatzaile zenetik.

Athletic laugarren da sailkapenean, eta alde nahiko erosoa du aurkariekin. Hala ere, Valentzian jokatzeko zenbait baja garrantzitsu dituzte, defentsaren erdiko aldean batik bat. Carlos Gurpegi eta Aymeric Laporte ohiko zentral titularrek ez dute jokatuko.

Gainera, leku horretan jokatzen duten beste jokalariei dagokienez, Mikel San Jose kili-kolo dago, eta laugarren aukera, Borja Ekiza, min hartuta.

Xabi Etxeita izango da hamaikakoan leku hori betetzen, denboraldi osoan minutu bakar bat ere jokatu ez duen jokalaria. Unai Albizua ere prest dago. 32 minutu bakarrik jokatuko ditu aurten, gehienak hegalean.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:

Levante: Keylor Navas; Vyntra, Rodas, Juanfran, El Adoua, Rubén, Diop, Simao, Xumetra edo Pedro López, Víctor eta Barral.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Etxeita, San José, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Muniain; Aduriz.

Epailea: Estrada Fernández (kataluniarra)

Estadioa: Ciutat de València

Ordua: 22:00etan

Albisteak (4)

Bideoak (1)