Itxi

Igandean, 19:00etan

Athletic – Sevilla, Txapeldunen Ligarako txartela jokoan

Erredakzioa

'Beste Liga' delakoaren bi talde onenek neurtuko dituzte indarrak. Bilbotarrek irabaziz gero, ligako azken txanpari sei puntuko aldearekin ekingo liokete.

Aduriz, Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen jokatutako partidan. Efe.

Athleticek eta Sevillak partida erabakigarria jokatuko dute San Mamesen, Txapeldunen Ligan lehiatzeko txartela nork eramango duen jakiteko. Liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan, bilbotarrak laugarren postuan dira, eta Unai Emeryren taldeari hiru puntuko aldea ateratzen diote.

Zuri-gorriek irabazita, Athleticek eskura izango luke Txapeldunen Ligarako txartela: aldea sei puntura handituko lukete, eta, horrez gain, Sevillarekin duten golen diferentzia ere aldekoa izango litzateke (lehen itzulian bana egin zuten Sanchez Pizjuanen, eta bederatzi puntu bakarrik egongo lirateke jokoan.

Partida berdinketarekin amaituz gero, aldiz, Ernesto Valverderen taldea ez litzateke egoera txarrean geratuko. Sailkapeneko aldeari eutsi egingo liokete, eta sartutako eta hartutako golen arteko golen diferentzia ere alde izango luke: Athleticek +22 dauka (59 alde, 37 kontra), eta Sevillak +18 (65 alde eta 47 kontra).

Andaluziarren garaipen batek, berriz, talde bilbotarra laugarren postutik at geratuko litzateke, 20 jardunaldi bertan eman ondoren. Gainera, Sevillaren hutsen zain egon beharko lukete.

Hori guztia kontuan izanda, eta 'beste Liga' delakoaren bi talde onenak berdegunean izango direla jakinda, San Mames toperaino beteko da, final kutsua duen partida ikusteko.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:

Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Muniain; Aduriz.

Sevilla: Beto; Coke, Pareja, Fazio, Alberto Moreno; M'Bia, Iborra; Reyes, Rakitic, Vitolo; Bacca edo Gameiro.

Epailea: Alfonso Álvarez Izquierdo (kataluniarra).

Estadioa: San Mames.

Ordua: 19:00etan.

Albisteak (3)