Itxi

Kataluniarren planetan

Laportek baietz esan dio Bartzelonari, Kataluniako hedabideen arabera

Erredakzioa

‘Sport’ kirol egunkariak esan duenez, Athleticeko atzelariak Bartzelonara joatea onartu du.

Aymeric Laporte, 'Sport'-eko azalean.

Aymeric Laporte, Athleticeko jokalaria, prest dago Bartzelonan jokatzeko, 'Sport' kazetaren arabera. Kataluniako egunkariak aditzera eman duenez, Andoni Zubizarretak, Bartzelonako kirol zuzendariak, Laporterekin jarri da harremanetan, eta Athleticeko jokalariaren baiezkoa jaso du.

"Zuri-gorrien proiektuarekin eta Txapeldunen Ligako debutarekin guztiz identifikatuta dagoen arren", jokalaria "poz-pozik dago" Bartzelonan jokatzeko ideiarekin, eta "jauzia emateko prest" dago.

Informazioaren arabera, hala ere, Athleticeko presidente Josu Urrutiak taldea utzi nahi eta kontratua duten jokalariak desegite klausula ordaintzera behartuko ditu. Beraz, Bartzelonak 36 milioi eta zergak oraindu beharko lituzke.

'Sport'-en arabera, Bartzelona ez dago hainbeste diru ordaintzeko prest, beste jokalariak fitxatzeko aukera gutxiago izango lukeelako, eta ez omen du Bilboko taldearekin gatazkan sartu nahi.

Albisteak (3)