Batzar Nagusia
Estatutuen erreforma onartzea, bazkideen eskuetan
Erredakzioa
Asanbleako gai-zerrendan dagoen puntu bakarra estatutuen erreforma da.
Euskalduna Jauregian egingo da Athletic Clubaren Batzar Nagusia gaur, arratsaldeko 19:30ean. Asanbleako gai-zerrendan dagoen puntu bakarra estatutoen erreforma da, bazkideek bozkatu beharko dute onartzen duten ala ez.
Beraz, bi urte eta gero Josu Urrutiak zuzendutako komisioaren lanari amaiera emango zaio. 71 artikulu ditu idatzitako testuak, 1999.ekoa baino 20 gutxiago.
Berritasun nabarmenenak
- Konpromisario izateko 3 bazkideen babesa beharko da, eta ez 9koa.
- Hauteskunde aldiak 40 egun iraundu beharrean 20-23 iraunduko du.
- Presidentearen agintaldia 8 urtekoa izango da.