Baieztatuta
Unai Lopezek lehen taldearekin egingo du denboraldiaurrea
Erredakzioa
Talde zuri-gorriaren aurreneko entrenamendua hilaren 8an izango da, Lezaman.
Unai Lopez jokalaria deitu du Ernesto Valverdek Athletic Clubeko lehen taldearekin denboraldiaurrea egiteko. Ander Herrerak talde zurigorria utzi berri du eta ondorioz, Valverdek hutsunea du zelai erdian. Unai Lopezek bere lekua izan dezake, denboraldia luzea da eta.
Beraz, 18 urteko gaztea, Kepa Arrizabalaga, Unai Bustinza, Ager Aketxe eta Iker Guarrotxena jokalariekin batera uztailaren 8an deituta dago Lezaman lehen entrenamendua egiteko Athleticeko lehen taldearekin.