Babeslea
Athleticek bularrean eramango du BBK Txapeldunen Ligan
Erredakzioa
Josu Urrutiak Kutxabankekin eta Petronorrekin hurrengo denboraldietarako lortutako akordio berria aurkeztu du.
Athleticek gaur aurkeztu du Petronorrekin eta BBKrekin (Kutxabank) lortutako akordio berria, hurrengo denboraldietarako. Orain, Petronorreko irudia agertzen da Athleticen elastikoetan, eta 2015-16 denboralditik aurrera BBK-k beteko du leku hori. Aurkezpena Josu Urrutia presidenteak, Andreu Puñet Petronorreko kontseilari delegatuak eta Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak egin dute, Ibaiganen.
Hurrengo denboraldian, BBK-k beteko du Petronorren lekua Athleticeko elastikoetan, bularrean, Europako partidetan, Txapeldunen Ligan edo Europa Ligan. Liga eta Kopan, Petronor izango da babesle nagusia, eta gainera BBK-ko logoa agertuko da ezker mahukan.
2015-16 denboralditik aurrera, 2018ra arte, Kutxabank izango da Athleticen babesle nagusia. Josu Urrutia "oso pozik" agertu da akordio berriarekin.