0-4
Zuri-gorriek garaipen erraza lortu dute Getxon
Erredakzioa
Kike Sola (2), Laporte eta Borja Viguera izan dira neurketako golegileak.
Athleticek garaipena lortu du denboraldiaurreko lehen partidan. Zuri-gorriek erraz hartu dute Getxoko selekzioa mendean (0-4).
Kike Solak egin du neurketako aurreneko gola, 25.ean, eta atsedenaldira heldu aurretik 0-2koa sartu du jokalari nafarrak berak.
Laportek, buruz, hirugarrena sartu du eta Borja Viguerak, ezkerrarekin, borobildu du markagailua (0-4).
Athleticek kontzentrazioa egin du Austriaco Saalfelden herrian, uztailaren 18tik 27ra.
Fitxa teknikoa:
0.- Getxoko selekzioa: Urrutia; Altamira, Ibai Salbador, Elorriaga, Urionagüena; Basterretxea, Txomin, Zumalakarregi; Tximi, Isaac Aketxe y Jon Martín. Maseda, Xabi Franco, Sampedro, Bretos, Urrutia, Ormazabal, Lozano, Pipo, Aspiazu, Asier García, Vargas, Aritza, Cárcamo, Gaizka, Zugazagoitia, Vega eta Saitua jokalariek ere jokatu dute.
4.- Athletic Club: Herrerin; Iraola, Bustinza, Etxeita, Balenziaga; Iturraspe, Beñat, Unai Lopez; Susaeta, Sola eta Muniain. Bigarren zatian Kepa; De Marcos, San José, Laporte, Aurtenetxe; Moran, Rico, Galarreta (Aketxe, 74'); Guarrotxena, Toquero eta Viguera jokalariek jokatu dute.
Golak:
0-1, 25': Sola.
0-2, 44': Sola.
0-3, 56': Laporte.
0-4, 88': Viguera.