Itxi

Txapeldunen Liga

AEL Limassol-Zenit kanporaketa, Athleticentzat erabakigarria

Erredakzioa

Zipreko taldeak irabazten badu, multzoburu izango da Ernesto Valverderen taldea abuztuan egingo den zozketan.

Nyonen egindako zozketa. Argazkia: EFE

Zipreko AEL Limassolek eta San Petersburgoko Zenitek jokatuko duten kanporaketak erabakiko du Athleticen etorkizuna Txapeldunen Ligan.

AEL Limassolek irabazten badu, multzoburu izango da Ernesto Valverderen taldea abuztuab egingo den zozketan. Bestela, bigarren ontzian sartuko da Athletic eta zuri-gorrien aurkaria Zenit bera, Arsenal, Napoles, Oporto edo Bayer Leverkussen izan daiteke.

Joaneko partida uztailaren 29an jokatuko dute, Zipren, eta itzulikoa abuztuaren 6an, Errusian.

 

 

Albisteak (3)