Atariko kanporaketa
Galarreta eta Aketxe Txapeldunen Ligako 'A zerrenda'tik at geratu dira
Erredakzioa
Athleticek Txapeldunen Ligako atariko kanporaketarako 23 jokalariko zerrenda aurkeztu dio UEFAri. Iñigo Ruiz de Galarretak Zaragozan jokatuko du, utzita.
Athleticek Txapeldunen Ligako atariko kanporaketarako 23 jokalariko zerrenda aurkeztu dio UEFAri. Ernesto Valverdek ez ditu Iñigo Ruiz de Galarreta eta Ager Aketxe 'A zerrenda' deritzonean sartu. 'B zerrenda' oraindik ez da aurkeztu.
Ruiz de Galarretak ez du Athleticen jarraituko denboraldi honetan. Zaragozan jokatuko du, lagatuta. Aketxeren kasuan, ordea, Bilbao Athleticekin ekingo dio denboraldiari eta 'B zerrenda'n egongo da.
Txapeldunen Ligako atariko kanporaketarako 'A zerrenda' osatzen duten jokalarien izenak eta zenbakiak:
1. Iraizoz
2. Toquero
3. Aurtenetxe
4. Laporte
5. Erik Moran
6. San Jose
7. Beñat
8. Iturraspe
9. Kike Sola
10. De Marcos
11. Ibai
13. Iago Herrerin
14. Susaeta
15. Iraola
16. Etxeita
17. Mikel Rico
18. Gurpegi
19. Muniain
20. Aduriz
21. Viguera
22. Guillermo
24. Balenziaga
26. Bustinza