Napoliren aurkako partida
'Kanporaketa irabaztera joango gara, lehen minututik azkenera arte'
Erredakzioa
Adurizek esan duenez, zenbait taldekidek Fernando Llorenterekin Napoliri buruz hitz egin dute, eta Athleticeko jokalari ohiak San Paolon jokatzea “oso zaila” dela adierazi die.
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelaria baikor agerti da Napoliren aurka Txapeldunen Ligako atarikoan jokatuko duten kanporaketaz hitz egiterakoan.
"Helburua Napolin ahalik eta emaitzarik onena lortzea da. Jakin badakigu partida zaila dela, baina konfiantza daukagu eta oso ondo egiteko gai garela uste dugu", esan du aurrelari donostiarrak, Lezaman emandako prentsaurrekoan.
"Gure aukerengan konfiantza osoa dugu, edozein talderen aurka lehiatzeko gai gara, lehen minututik azkenera arte, konplexurik gabe. Beraiek ere kontuan izango gaituzte", gaineratu du Adurizek.
Hala ere, jokalari zuri-gorriak badaki "kanporaketa zaila" dela, aurkariak "jokalari arriskutsuak" dituelako erasoan, "oso azkarrak", eta "entrenatzailea esperientziaduna dutelako eta ondo ezagutu egiten gaituelako".
Fernando Llorente
Adurizek esan duenez, zenbait taldekidek Fernando Llorenterekin Napoliri buruz hitz egin dute, eta Athleticeko jokalari ohiak San Paolon jokatzea "oso zaila" dela adierazi die.