Itxi

Napoliren aurkako kanporaketa

Higuain, Athleticen 'mamua': 8 gol, 7 denboralditan

Leire Etxazarra | eitb.eus

Italiako Ligan egindako lehen denboraldian 24 gol egin ditu argentinarrak, eta jokalari garrantzitsua da Rafa Benitezen joko-sisteman.

Gonzalo Higuainek zazpi urte eman zituen Real Madrilen. Efe, artxibokoa.

Gonzalo Higuain Napoliko aurrelari eta Real Madrileko jokalari ohiak erraz egiten dizkio golak Athletici. Talde madrildarrera 2007an iritsi zenetik zortzi gol egin dizkie zuri-gorriei Madrilen jokatu zituen 7 urteetan.

Higuain Napoliko jokalaririk arriskutsuenen artean dago, eta Athleticen atzelariek zuhur ibili beharko dute argentinarrarekin.

Italiako Ligan egindako lehen denboraldian 24 gol egin ditu argentinarrak, eta jokalari garrantzitsua da Rafa Benitezen joko-sisteman.

Higuainek Athletici egindako golak:

2007/08 denboraldian gol bat egin zuen Bernabeun jokatutako partidan (3-1).

2008/09 denboraldian, hiru gol sartu zizkien zuri-gorriei: bi Bernabeun (3-2) eta beste bat Katedralean (2-5)

2009/10 denboraldian, gol bat Bernabeun (5-1).

2010/11 denboraldian, gol bat Bernabeun (5-1).

2011/12 denboraldian, gol bat San Mamesen (0-3).

2012/2013 denboraldian, gol bat San Mamesen (0-3).

Albisteak (5)