Itxi

Napoliren aurka

Athleticek emaitza on bat eskuratu nahi du San Paolon

Talde zuri-gorriak Napoliren aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako playoffeko joaneko partida, asteartean, 20:45ean. Itzulerako partidari begira emaitza ona eskuratzea da Athleticen helburua.

Athletic Napolin da jada. Argazkia: EFE

Athletic astelehen honetan iritsi da Napolira, bihar talde italarriarraren aurka Txapeldunen Ligako playoffeko joaneko partida jokatzeko. Norgehiagoka San Paolon izango da, 20:45ean. Joaneko partidan emaitza on bat lortzea izango da Athleticen helburua.

Ernesto Valverde entrenatzaileak argi du Napoliren aurka aterako duen hamaikakoa. Iraizoz; De Marcos, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Muniain eta Aduriz izango dira hasieratik jokatuko duten hamaika jokalariak.

Napoli Italiako Kopako txapelduna da, eta hirugarren postua lortu zuen Ligan. Rafa Benitez entrenatzaile espainiarrak zuzentzen du Higuain, Callejon, Hamsik, Lorenzo Insigne eta Michu izar dituen taldea. Benitezek zalantza batzuk ditu hasierako hamaikakoari begira. Gökhan Inler, Gargano; Callejon, Hamsik eta Insigne jokalariek beteko dute zelai erdia eta Higuainek jokatuko du aurrealdean.

Defentsa osatzerakoan datoz Benitezen zaklantzak. Rafael izango da atezaina eta Albiol, Filho eta Zuñiga ere hasierako hamaikakoan egongo direla dirudi. Atzealdeko lerroko ezker hegalean du zalantza nagusia entrenatzaile espainiarrak. Ghoulamek edo Britosek joka dezakete postu horretan.

San Paolo zelaiak 60.000 zalerentzat du tokia eta betetzetik gertu egongo dela dirudi. Napoliko jarraitzaileak oso sutsuak dira, eta euren taldea gogoz animatuko dute. Athleticek 1.000 zale zuri-gorriren babesa izango du joaneko norgehiagoka honetan.

Ustezko hamaikakoak:

SSC Napoli: Rafael; Zuñiga, Albiol, Ghoulam; Filho, Gökhan Inler, Gargano; Callejon, Hamsík, Insigne; eta Higuain.

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Muniain eta Aduriz.

Epailea: Jonas Eriksson.

Ordua: 20:45ean.

Zelaia: San Paolo (Napoli).

Albisteak (3)