Itxi

Zozketa

Athletic, Porto, Shakhtar Donetsk eta BATErekin

Mikel Dominguez | eitb.eus

Zuri-gorriek H taldean jokatuko dute Txapeldunen Ligako hurrengo fasea, eta Portugalera, Ukraniara eta Bielorrusiara bidaiatuko dute.

Txapeldunen Ligako irudia, San Mamesen / EITB.

Athleticek Txapeldunen Ligako taldekako fasean izango dituen aurkariak ezagutu ditu: Porto, Shakhtar Donetsk eta BATE. Zuri-gorriak H taldean arituko dira, eta bide erraza beste taldeekin alderatuta.

Guztien zailena E izango da: Bayern Munich, Manchester City, CSKA Mosku eta Roma daude. Azken txapelduna, Real Madrilek ere bide erraza izango du. B Taldean dago, Basilea, Liverpool eta Ludogorets.

Honela geratu dira taldeak:

A TALDEA

Atletico
Juventus
Olympiacos
Malmö

B TALDEA

Real Madril
Basilea
Liverpool
Ludogorets

C TALDEA

Benfica
Zenit
Bayer Leverkusen
Monaco

D TALDEA

Arsenal
Borussia Dortmund
Galatasaray
Anderlecht

E TALDEA

Bayern
Manchester City
CSKA Mosku
Maribor

F TALDEA

Bartzelona
PSG
Ajax
APOEL

G TALDEA

Chelsea
Schalke 04
Sporting

H TALDEA

Porto
Shakhtar Donetsk
Athletic
BATE

Albisteak (3)