Itxi

3. jardunaldia

Neymarren bi golek punturik gabe utzi dute Athletic

Erredakzioa

BBVA Ligako liderraren etxean galdu dute zurigorriek (2-0). Messi eta brasildarraren arteko elkar ulertze bikainaren ondorioz bi gol sartu ditu Bartzelonak azken txanpan, eta garaipena lortu du.

Neymar, gol bat ospatzen / EFE.

Athleticek galdu egin du Bartzelonaren aurka (2-0). Messi-Neymar elkar ulertze bikainari  esker jarri da aurretik bigarren zatian. Kataluniarrek senyerako koloreak dituen elastikoarekin jokatu dute, Diada ospatzeko, eta nagusi izan dira neurketa osoan, baina zurigorriak eroso egon dira azken zatira arte.

Ernesto Valverderen taldea Bartzelonari gauzak zailtzeko asmoarekin irten da zelaira, aurkaria presionatzen. Lehenengo aukera Beñaten erdiraketa bat izan da. Baina Batzelona baloia azkar berreskuratzen hasi da, eta bereak izan dira gola egiteko abagune onenak

Gorka Iraizoz bikain aritu da atepean, eta bera izan da talde zuri-gorriko jokalari onena. Bartzelonaren kontrola gorabehera, Athleticek jakin du arriskua sortzen baloia izan duenean

Golak, dena dela, ez dira bigarren zatira arte heldu. Bigarren zatian gogo handiagorekin zelairatu da Bartzelona, eta Munirrek aukera onak izan ditu. Baina aurrean Athletic serio bat izan du, eta bere lekuan irten den Neymarrek agertu behar izan du partida ezegonkortzeko.

Brasildarrak bitan zulatu du Iraizozen atea, 78. eta 83. minutetan, Messirekin jokaldi bikainak burututa.

FITXA TEKNIKOA

Bartzelona: Bravo; Montoya, Mascherano (Pique, 46. min), Mathieu, Alba; Rakitic, Busquets, Iniesta; Pedro (Sandro, 77. min), Messi eta Munir (Neymar, 61. min).

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico (Viguera, 82. min), Beñat (Unai López, 61. min); Susaeta (Ibai, 61. min), Aduriz eta Muniain.

Golak: 1-0, 78. min: Neymar. 2-0, 83. min: Neymar.

Albisteak (2)