Itxi

Adierazpenak

Valverde: 'Ezin diet jokalariei ezer aurpegiratu'

Erredakzioa

Barçaren aurkako partida galdu zuten arren, zuri-gorrien entrenatzaileak ondorio positiboak atera ditu

Ernesto Valverde, Camp Noun. Argazkia: EFE

Athleticek porrota jaso zuen larunbatean FC Bartzelonaren aurka (2-0), Camp Noun jokatutako partidan. Ernesto Valverdek neurketa aztertu zuen prentsaurrekoan.

"Bagenekien Camp Nouko partidak luzeak direla, eta minutuek aurrera egin ahala zeozer positiboa atera ahalko genukeela uste izan dugu", esan du.

Partida galdu zuten arren, zuri-gorrien entrenatzaileak ondorio positiboak atera ditu. "Ezin diet jokalariei ezer aurpegiratu. Barçaren aurka jokatzea zaila da. Taldeen arteko aldea argia da, eta horregatik dena ematea da gakoa".

Asteazkenean Shakhtar Donetsk taldearen aurka jokatuko du Athleticek Txapeldunen Ligan, eta horri buruz galdetu diotenean honakoa esan du teknikariak: "Granadaren kontrako partidak kezkatzen nau, garaipena beharrezkoa izango baita".

Albisteak (3)