Itxi

Champions League

BATE Borisov-Athletic, 11 euroan

Erredakzioa

Txapeldunen Ligako bigarren partida Bielorrusian jokatuko du talde zuri-gorriak hilaren 30ean.

San Mames, Championserako jantitza. EFE

Athleticek bere webgunean kaleratu du BATE Borisovek 650 sarrera bidali dizkiola irailaren 30ean Borisov Arenan jokatuko duen Txapeldunen Ligako partidarako.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan eros ditzakete, bai bazkideek bai publiko orokorrak, egun eta ordutegi hauetan:

Osteguna, irailak 25, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Ostirala, irailak 26, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.

BATE Borisovek 11 euroko sarrerak bidali ditu.

Albisteak (3)