Itxi

Marka kaskarra

284 minutu San Mamesen gola egin gabe

Erredakzioa

Iker Muniainek sartu du etxeko azken gola, abuztuaren 30an Levanteren aurka. Amaierarako hamalau minuturen faltan, nafarrak markagailua biribildu zuen (3-0).

Iker Munian. Argazkia: EFE

Athleticek ezin izan zion bolada txarrari amaiera eman, Eibarren aurkako derbian (0-0). Talde zuri-gorriak hiru partida daramatza, guztira 284 minutu, San Mamesen gola egin gabe. Azken 19 denboraldietako markarik kaskarrena.

1995-1996 denboraldian sei partida eman zituen Athleticek San Mamesen sarea zulatu gabe. Urte horretan Jose Mari Amorrortuk hartu zuen Dragoslav Stepanovicen lekua bilbotarren aulkian.

Aurten Iker Muniainek sartu du San Mameseko azken gola, abuztuaren 30an Levanteren aurka. Amaierarako hamalau minuturen faltan, nafarrak markagailua biribildu zuen (3-0).

Egun horretatik, hutsean egin du Shakthar Donetsken aurka Txapeldunen Ligan, 0-1 galdu du Granadaren aurka eta puntu bat eskuratu du armaginen kontra (0-0).

Albisteak (3)