Itxi

Multzoen fasea

Zuri-gorriek garaipena baino ez dute helburu BATE Borisoven aurka

Erredakzioa

Lehen jardunaldian, Shaktarren aurka, puntu bat eskuratu eta gero (0-0), Bielorrusian hiru puntuak eskuratu nahi ditu Athleticek. Viguera deialditik kanpo utzi du Valverdek.

Shaktarren aurka, San Mamesen, jokatutako partidaren irudia. Argazkia: EFE

Athleticek BATE Borisoven aurka jokatuko du gaur, Bielorrusian, Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren partidan. Zuri-gorriek bolada txarrari amaiera eman nahi diote hiru puntuak eskuratuta.

Championseko aurreneko hitzorduan, hutsean egin zuten bilbotarrek Shaktar Donetsken aurka, San Mamesen. Portok sei gol sartu zizkion BATEri lehen jardunaldi horretan, eta horregatik asteartean garaipena eskuratzera behartuta dago Athletic.

Final-zortzirenetako txartela ahalik eta azkarren bideratu nahi du talde zuri-gorriak. Hirugarren jardunaldian Julen Lopeteguiren Portori egin beharko dio bisita.

Borja Viguera zerrendatik kanpo utzi du Ernesto Valverde entrenatzaileak, eta hori da deialdiko nobedade nagusia. Teknikariaren asmoa bere hamaikakorik onena zelairatzea da, eta, ondorioz, De Marcosek Iraolaren lekua hartuko du. Ez da aldaketarik espero, baina egotekotan San Joseren (Gurpeguiren ordez) eta Ibairen (Susaetaren ordez) parte-hartzea izan daiteke.

Ustezko hamaikakoak:

BATE Borisov: Chernik; Mladenovic, Poliakov, Filipenko, Khagush; Volodko, Pawlaw, Hardzeichuk; Aleksíyevich, Signevich; eta Rodionov.

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat, Rico; Susaeta, Muniain eta Aduriz.

Epailea: Stephane Lannoy (FRA).

Futbol-zelaia: Borisov Arena.

Ordua: 20:45.

Albisteak (3)