Joko eta emaitza krisia
'Zulotik berehala atera nahi dugu, eta horrek antsietatea eragiten du'
Erredakzioa
Igorrekoak azaldu duenez, hemendik aurrera "partida bakoitza final bat izango da, sailkapenean gora egiteko".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Beñat Etxebarria Athleticeko jokalariak adierazi duenez, taldeak "lehenbailehen atera nahi du" zulotik, baina egoerak "antsietate apur bat" eragiten diela onartu du. Hala ere, zuri-gorriaren ustez, "gauzak ondo egiteko behar horrek gauza on gehiago ditu, txarrak baino. Azkenean, baloia ate barrura sartuko da eta egoera aurrera aterako dugu".
Bizkaitarraten iritziz, taldeak "momentuko akatsak" egin ditu, eta aurreikusitako "mailaren azpitik" egon arren, "ondo" daudela ere azpimarratu du. "Lanean jarraitu behar dugu", gaineratu du jokalariak.
Horren harian, "partida bakoitza final baten modukoa" izango dela esan du, helburua "sailkapenean gora egitea" delako.
Presioa noiz eta nola egin
Taldearen sasoiari buruz galdetuta, Igorrekoak esan duenez, "arazoa ez da fisikoa. Aurkariek gehiago ezagutzen gaituzte, eta zalantza gehiago sortu behar dizkiegu".
"Beharbada, partida bakoitzean, presioa noiz eta nola egin erabaki behar dugu", adierazi du Beñatek.
Aldagelako giroa
"Aldagelako giroa beti bezain ona da; egia da orain lehen baino animo gehiago ematen diogula elkarri eta hurrengo partida jokatzeko irrikitan gaudela hiru puntuak ateratzeko. Entrenatzailea ere ziur dago egoera gaindituko dugula", gaineratu du erdilariak.