Lezama
Aritz Aduriz Celtaren aurka jokatzeko prest dago
Erredakzioa
"Ostegunean lehenago utzi zuen lan-saioa, baina datorren astean normaltasunez entrenatuko da", adierazi du Josean Lekue Athleticeko zerbitzu medikuen arduradunak.
Aritz Adurizen lesioak hobera egin du eta Celtaren aurka jokatzeko prest dago. Berriz lesionatu ezean, donostiarrak urriaren 18an Athleticek San Mamesen jokatuko duen neurketan hartuko du parte (18:00).
Lezaman, hedabideen aurrean, Josean Lekue Athleticeko zerbitzu medikuen arduraduna mintzatu da, eta honakoa esan du: "Ostegunean lehenago utzi zuen lan-saioa, baina datorren astean normaltasunez entrenatuko da".