Itxi

Aurrekontuak onartu dituzte

Josu Urrutiak babes handia jaso du Batzarrean

Erredakzioa

Bilbao

Iazko eta 2014-2015 denboraldirako aurrekontuak onartu dituzte bazkideek Ohiko Batzar Nagusian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak maila ona eman zuen bere lehen agintaldiaren ohiko azken bileran.

Hitzordu honi oparoaldi ekonomiko baten erdian baina kirol krisi batean murgilduta egin zion aurre Urrutiak. Halere, bazkideen babes handia jaso zuen eta aurrekontuak arazorik gabe onartu ziren, bai aurrekoak eta bai denboraldiko honetakoak ere.

Aurreko denboraldiko kontuak 28.152.949 euroko superabitarekin itxi zituzten, Ander Herreraren fitxaketari esker, eta denboraldi honetakoak 27,154 milioi euroko superabitarekin ixtea aurreikusi dute, Txapeldunen Ligak emango dituen diru-sarrerei esker.

Klubeko 422 bazkide (% 83,9) agertu ziren 2013-2014 denboraldiko kontuak onartzearen alde, eta 415 bazkidek (% 82,5) babestu zituzten 2014-2015erako aurrekontuak. Guztira, 503k eman zuten botoa.

Jose Iragorri

Batzarrean beste proposamen bat egin zen. Bazkideek aho batez onartu zuten prentsa-aretoari Jose Iragorri izena jartzea, maiatzean hil zen kazetariaren oroimenez.

Albisteak (2)

Bideoak (1)