Champions League
Athleticek punturen bat lortu behar du Porton
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko du, Do Dragao futbol-zelaian, Julen Lopetegiren Portoren kontra.
Asteartean, 20:45ean, Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko du Athleticek Porton, Do Dragao futbol-zelaian.
Ernesto Valverderen taldea ez dago sasoiko ez Ligan ez Championsen; beraz, nahitaezkoa da emaitza ona ateratzea Portugalen, txapelketa horretan aurrera egiteko aukera izaten jarraitzeko.
Baliteke Celtaren kontra ateratako hamaikakoa errepikatzea, De Marcos erdilari, eta Iturraspe eta Rico atzean dituela. Defentsan, Iraola, Gurpegi, Laporte eta Balenziaga arituko omen dira, eta aurrealdean, Muniain eta Aduriz.
Porto taldea Asteasuko Julen Lopetegik zuzentzen du, eta H Multzoko lehen postuan dago. Txapeldunen Ligan, 6-0 jipoitu zuen BATE Borisov, eta binako emaitza lortu zuen Ukrainako Donetsk hirian Shakhtar taldearen kontra.
Fitxa teknikoa
Porto: Fabiano; Danilo, Maicon, Indi, Alex Sandro; Casemiro, Oliver, Hector Herrera; Brahimi, Tello eta Jackson Martinez.
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Susaeta, De Marcos; Muniain eta Aduriz.
Epailea: Damir Skomina (ESL)
Futbol-zelaia: Do Dragao
BATE Borisov-Shakhtar, Minsk hirian
Shakhtar Donetsk taldeak H Multzoko bigarren postuan den BATE Borisoven kontra neurtuko ditu indarrak, Minsk hirian, Bielorrusiako hiriburuan.
Fitxa teknikoa
BATE Borisov: Chernik; Khagush, Polyakov, Filipenko, Mladenovic; Yablonski, Volodko; Gordeychuk, Karnitski, Volodko; eta Signévich.
Shakhtar: Kanibolotsky edo Pyatov; Srna, Kucher, Rakitskiy, Azevedo; Fernando, Stepanenko; Douglas Costa edo Gladky, Taison, Teixeira; eta Luiz Adriano.